Zenbait errefrau
AFALDU
Osasuna izateko, gutxi bazkaldu eta goiz afaldu
AFARI
Nahi baduzu ongi bizi, gaurko afaria biharko utzi
ARBI
Gauza bakoitza bere denborako, arbi errea abendurako
ARDO
Ardo doiak flakoak azkartzen, bainan arno soberak azkarrak flakatzen
Ardoa barrura, sekretua kapora
Ardoa, Nafarroako bikarioa
Ardoak ez du hezurrik
Barrika txarretik ardo onik ez
Haboro itotzen du ardoak ezen ez urak
Ardo goxoak lau begi eta oinik ez
Geihegi, monjeen ardoa ere txarra omen da
ARRAIN
Arrain handia, itsaso handian
Bustitzeko beldur denak, arrainik atxemaiten ez
Ez fida ur eztiko arrainari
Gizona eta arraina ahotik galtzen
Nagusi asko dan ontzian, arrain gitxi
ARRAUTZA
Oiloa gero baino, hobe arrautza orain
ARTO
Ogirik ezean, artoa gozoa da
AZA
Gatza Gatzagan, koipea Motrikun, harekin egiten dira azak bigun-bigun
BABA
Maite dudanaren babak gustura jaten ditut
Baba zuriak, indarra atzean
BARATXURI
Baratxuria, zazpi gaitzen kontrakoa
BAZKALDU
Osasuna izateko, gutxi bazkaldu eta goiz afaldu
BAZKARI
Bazkariak baino gehiago balio du lagunarteak
BEHI
Urruneko eltzean, behiak egosten
EZTI
Ezti eta olio, osasun eta zorion
GARI
Garia da belarrik gozoena
GASNA
Aharra ziten artzainak, ageri ziten gasnak
GATZ
Hamar kilo gatz jan behar da, elgar ezagutzeko
GAZTA
Ogia ta urdaia eta gainean gaztaia
GAZTAINA
Gaztain mentolatzaren mokadua, arrautza gorringoaren pare
GAZTANBERA
Batzuei gaztanberan ere hezurra
GOSE
Goseak dagonantzat, ogi gogorrik ez
Goseak ogia guritzen
Minik gabe bizi nahi baduzu, ez jan goserik gabe
IRIN
Nolako irina, halako ogia
JAN
Gaizki jan, gaizki lan
MAHAI
Bizkarra suari, sabela mahaiari, hori da gustagarri
ODOLKI
Apaiza eta odolkia, egiten diren bezelakoak izaten dira
OGI
Aho hutsa baino, hobe ogi hutsa
Ogi gogorrari, hagin zorrotzak
Ogi hasiak ez du lotsarik
OILO
Azeria oiloa dagoen lekura doa
Azeria predikatzen, kasu oiloari
Jokoa ez da errenta, hobe oiloa erreta
Oilo zaharrak salda ona
OLIO
Ez isuri oliorik ontzi pitzatuan
Ezti eta olio, osasun eta zorion
Xuhurraren olioa katuak edan
OPIL
Inork ez du jaten eguzkitan erretako opilik
Nolako eskuak, halako opilak
PIPER
Duenak, azer piper
PORRU
Aza eta porru, nire tripak orru
Porru jan, porru lan
SABEL
Begia noraino, sabela haraino
SALDA
Gustatzen zaionarentzat, akerraren adarraren salda baino hoberik ez
TORTILLA
Amak tortilla ederrak egiten dituen bitartean, ezkontzeko presarik ez
URDAI
Aza eta urdaia, egunero Bizkaian
TXERRI
Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna
Txerria bakarrik dana ona
Txerriari emana ez da galdua

