Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Udaletxea

Joakin Lizasoain alkatearen hitzak

 

San Telmo kalean, 1893

 

Nere erritar maitiak:

        Dudan egondu naiz nola lau itz abek esan, edo gaztelaniyaz edo euskeraz, bañan pentzatu det euskeraz esan bear nitubela, naiz nere euskera eskasian, fest au eman degun kasuan gure kosketako kale maiti ontan. Badakizute arri oyek jartzeko motibua: gaur dala larogeitabat urte juntatu ziran aurreko etxe onetan Donostiko alkate eta errejidore jaunak lenbiziko aldiz, gure erri maitia erre zan ezkero, eta or egin zuten batzarre edo junta ura, zergatikan konseju etxia beste erriko etxe geyenak bezela erria zan.

        Propiyua zan, bada, letrero orrekin betiko gogoratzia, nola desgraziyako egun ayetan Donostiko persona printzipalenak juntatu ziran gure erri maitiaren probetxuan tratatzeko.

        Ez dezute biar nik esatia zer pasa zan emen epoka triste artan.

        Agostuaren ogeitamaikagarren egunian, sartu ziran gure erriyan soldadu ingeles eta portugesak; tropa ayek ziran ustez gure adiskidiak eta donostiarrak errezibitu zituzten pozez txoraturik. Laster biurtu biar zan poz ura penetan eta malkoetan. Egun artan bertan asi ziran soldadu ayek mozkortuta edo erotuta dendak eta etxiak ostutzen, gizonak insultatzen, emakumiak desonratzen eta jenero guziko txarkeriyak egiten. lñor atrebitu ezkero bere azienda edo bere onra defenditzen, biziya galduba zuben.

        Modu onetan etorri zan gau triste ura, eta inpernuko soldadu ayek bere azaña konpletatzeko su eman ziyoten erriyari. Oso erre ziran seireun etxe eta eziñ esan liteke zenbat kristauk galdu zuten biziya.

        Eroturik gure erritarrak, eta al zuten bezela, eskapo egin zuten erritik kanpora. Pentsa zazute zer animotan joango ziran beren aziendak galdu eta asko nor bere gurasuen faltan.

        Aste bete barru juntatu ziran Zubietako barriyuan Donostiko Alkatiak Migel Antonio Bengoetxea eta Manuel Gogorza jaunak, emengo apaiz eta persona printzipalenak, eta negar eta suspiro tartian, akordatu zuten Donostiya berrizkotik altxatzia lengo bere lekuban, eta bi egun geroztik juntatu ziran etxe onetan len esan detan bezela.

        Zer ejenplo ederra nere erritar maitiak! Ala desgraziyan nola ontasunian, ez beñere aztutzeko ejenplua izan biar du au guretzako.

        Imita zagun bada beti ta egin zazkigun egiñ ala guziyak gure erri maitiaren probetxuan, eta gaur, fest onen motibuarekin, esan zagun gure petxuko indar guziarekin: ¡Biba gure Donosti maitia! ¡Biba San Telmo kalia!

 

 

mapa: Udaletxea
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak