Hire buruak
Egin zizkioten marrazkietan iledun azaltzen bada ere, gauza jakina da Bilintx burusoila zela.
Burusoilari «ilea hartzea» bururatu zitzaion donostiar azkar usteko bati.
Bilintx, hire buruak ilargia zirurik!
Jende askok nahi zuen esan ahal izan adarra jo ziola Bilintxi, eta halako ergelkeria asko eraman behar izaten zituen gure bertsolariak.
Zergatik?
Hura poza bestearena, algara batean esan zion:
Diz-diz egiten duelako!
Hura entzun baino dexentez lehenago zeukan Bilintxek ziriaren ordekoa pentsatua.
Hireak, berriz, kanposantua ematen dik!
Aurkariaren balioa neurtzeko galdetua zen Bilintx zergatik zeukan ilargia zirudien burua. Baina aurkariaren galdera Bilintxen alderaketari antzik ematen ez ziolako izan zen.
Zergatik? Zergatik ematen dik Kanposantua nere buruak?
Beti bezain lasai eta maltzur erantzun zuen Bilintxek:
Hilez betea dagolako.