Beti guk
Marzial Zikiñek ezin zituen aberatsak begi aurrean ikusi.
Norbaitek, baretu nahian, mundu honetan beti izan direla pobreak eta aberatsak, esan zion.
Martzialek arrazoia eman zion.
Eta gero, lagunak ados zeudela uste zuenean:
Baina guk izan behar al degu beti pobre?