|
Erriko Xeme Irutxulotarra
Ramon Artola
1883
Oso dibertituba
erriyan izanik,
ez du erriko xeme
beste izenik;
bada ez da gaurikan
ez ere egunik,
zerbait jolasbidetan
ikusten ez danik;
onlakorik zanik
ez nuben uste nik,
ez deizkiyo danik
beretzako lanik,
baldin dibertitzeko
badu lagunik.
Jolaserako griña
beste gaitzik eztu,
alderdi guztiyetan
portatzen da prestu.
Ala ditu erdaldun
nola euskaldunak,
denak nai diotenak,
guztiyak lagunak.
Buruz argiya da ta
ongi itzegiña,
alderdi guztiyetan
oso atsegiña.
Guziz egoki daki
gezurrak kontatzen,
egokiyago berriz
dantzan ta kantatzen;
eta egiten beste
norbaiten papera,
iruri arazten du
beste dala bera.
Ura daguen tokiyan
tristurikan ez da,
denbora pasatutzen
biziro errez da,
Allegatzen danean
iñautegi pesta,
etxean asko aldiz
ikusiko ezta.
Austerre pasa arte
zaldun iñautetik,
ez du izaten geldi
egoteko betik.
Erdi lotan entzuten
badu danboliña,
seguru du berekin
lo ezin egiña.
Idiya bañan len da
irteten kalera,
noiz egingo duben ark
beiteitik karrera;
gero bere arrekin
kalerikan kale,
ibillirik zapatak
urratzen debalde,
eramaten danean
ura beitokira,
joango da lagunak
emanikan jira,
zumorikan onena
dag,uen parrokira:
(klarogo esateko
sagardotegira).
Sarri azaltzen zaio
berriz beste pesta,
zer jolas izango dan
asmatzen errez da.
Lenago ditu meza
bezperak galduko,
idiyetara duben
bañan paltako.
Berekin izango du
bere kapa zarra,
zenbait aldiz idiyak
sartuba adarra;
eta tarratarikan
ezpada bestetan,
siñale dala ongi
atera pestetan;
bada bere sastrea
izanik idiya,
arrek artutzen diyo
maiz galtzen neurriya.
Ez dakit nola miñik
artzen ez duben nik.
egundañon ikusi
ez det artzen miñik.
Ala non idiyakin
nola zezenetan,
inpernuko Patxiren
antza du benetan.
Beste jolasik ere
bear bada egin,
lendabizi kontatu
oi da berarekin.
Denetan egiten du
norbaiten papera,
jantzi mudatu asko
oi ditu atera.
Ain plazer ikusten da
oso pormal plazan,
nola tximukeritan
saltoka ta dantzan.
Ez diruri dubenik
ezurrik berekiñ,
izatekoz artuko
lukela nago miñ.
Eguna igarota
zer esanik ezta,
illuntzean asten du
berriroko pesta,
plakiyaren beldurrak
kendurik lenengo,
jolasean asiko
ez da azkenengo.
Komediyarik bada
irtengo da bera,
graziyaz egitera
norbaiten papera.
Andik gero joanikan
dantzako tokira,
emango ditu dantzan
makiña bat jira;
bada ura bañan len
ni nekaturikan,
lotarako etxera
joaten naiz andikan;
eta geroz nola ark
segitzen duben an,
aurrerako berririk
ez nezake eman.
|
|