Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: DONOSTIARRA BERE BURUAZ

Erriko Seme Donostiarra

 

Serafin Baroja

1883

 

Begietan farrak: aboan, fina,

Itz erdi egokia edo lorea.

Sudura zertxobat lotsagabea,

Damakin beldurti, moldatu ezina.

 

Naiz pobre edo aberats, beretzat dina,

Pixoialetatik soinuzalea,

Dantz guzietan zan paregabea

Ta ez zitzaion irten lenengo agina.

 

Txapel altuakin, boina jetxirik

Begiraino, edo utsik kalparra,

Ondo beti; nai dan soina jantzirik

 

Dirudi dukea; naiz izan zarra,

Ume beti. Au da bizi-bizirik

Erriko semea. Donostiarra.

 

 

ogi-gainekoak: DONOSTIARRA BERE BURUAZ
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak