Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: DONOSTIARRA BERE BURUAZ

Erriko Seme Donostiarra

 

Bitoriano Iraola

1883

 

Urruti bizi arren, urtetik urtera

errira azaltzen da, iñauteriyetan,

desiaturik bere lagunen artera

farrez, burlaka edo txorakeriyetan.

Eta ateratzian iriya kalera,

laister ikusitzen da kale kantoietan

«Je! Je!» oju egiñaz, txuliatzen bera,

naiz jo ta zilipurdi egiñ antxe bertan.

Patxandiyaz zapata koxkordunez otsa

egiñaz or dijoa, panparroi xamarra...

Baña ongillia da beraren biyotza!

Guazen... itz baterako, ez da mutil txarra.

Zeiñ dan galdetzen dezu? Ez al zera lotsa!!

Zeiñ naizu izatia? Joxe-Maritarra!

 

             

 

Iñoiz errira sortzen badira

doakabeak malkoz beterik,

lagundu naian bere errira

ez du orduban ezer bererik.

Goiz-goiz azaldu nai det argira

danboliñaren otsak pozturik

iri adar-motz bati begira

gizontasunak oso azturik.

«Emen dek! Teink! Teink!» farrez korrika

kalerik-kale, aur bat bezala,

sokak naiz bota zilipurdika:

baña ibilli arren an ala,

farrez, jostatzen edo amilka,

zeñek ez daki prestuba dala?

 

 

ogi-gainekoak: DONOSTIARRA BERE BURUAZ
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak