Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: DONOSTIARI BURUZKO IRITZI KONTRAJARRIAK

Xabiertxo

1923

 

        Xabiertxo eta Iziartxo oso onak dira, eta aitak eta amak Donosti'ko ondartzara eraman dituzte.

        Umien poza ain toki ederrean arkitu diranean!

        Bereala asi dira ondarretan zuloak, tontorrak eta zubiak egiten.

        Naiko jolastu ondoren Xabiertxo'k galdetu du:

        —Aita, zer da mendi tontor ura?

        —Ura? Ugarte bat. Ur-artean dagolako, urez bildua dagolako esaten zayok Ug-artea.

        —Eta an aurrean dijoan gauz luze ori?

        —Ori? Arraun-ontzi bat. Or ziaztik arrantzale batzuek beren arraunaz ontzitxo arin ori aurrera daramatela.

        —Eta beste gauz aundi ura?

        —Ura? Aize-ontzi bat. Zapi aundi ayek zabaldu-ta aizearen indarrak daramalako esaten zayok aize-ontzia. Beste ayek lurrin-ontziak dituk, eta lurriñaren indarrak ibiltzen dizkik.

        Naiko jolastu eta asko ikasita gero etxera joan ziran guziak.

        Umeak, onak diranean, beren gurasoak pozik eramaten dituzte onelako gauz ederrak ikustera.

 

 

ogi-gainekoak: DONOSTIARI BURUZKO IRITZI KONTRAJARRIAK
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak