Xabiertxo
1923
Ez guk onela diogulako, arrotzak ere ala diotelako baizik Euskalerria, ludiko tokirik ederrenetako bat da.
Zelai ederrak ageri ditu nun-nai.
Nun-nai zuaitzez ongi ornitutako mendiak: Orhi, Aizkorri, Aralar, Anboto, Gorbea ta Ernio dira goituenetakoak.
Ibai oparoak ongarritzen dituzte zelai eta ibarrak, eta erabiltzen ainbeste ola ta lantegi baztar guztietan: Ibaizabal, Mundaka, Deba, Oria, Urumea, Bidasoa, Errobi edo Nibe, Ebro ta Arga dira gure ibai aundienetakoak.
Bere erri ezagutuenak Bilbao, Gernika, Tolosa, Azpeiti, Donostia, Gazteiz, Bayona, Donibane, Atarratze, Maule, Iruña ta Lizarra dira.
Nork ez du entzun Donostia'ren edertasuna? Izan diteken erririk eder ta politena dala diote ao batez guziak.
Poztu gaitezen, bada, Euskalerri'n jayoak geranok.