Atoajea
Ikatz kaleko Correopia izeneko sagardotegian egiten zuen Martzial Zikiñek askotan lo, aldrebestuta.
Hil-kanpaiak entzun orduko, hantxe hurbilduko zen San Bizentera, jarraigoa kandelarekin egiteagatik sos batzuk ematen baitzituzten hildakoaren ahaideek.
Halakoetan, hauxe izaten zen Marzial Zikiñen galdea:
Atoajerik ba al da?