Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: DONOSTIARKERIAK

Aparejuak

 

        Exkerra ez zen jantzi apainetan ohitua, baina halako batean, alaba ezkontzen zitzaiola-eta, kaballero batek bezalaxe jantzi behar izan zuen.

        Izerdi ederrak bota zituen, eskafandra hartan sartuta.

        Etxeratu zenean hor hasi da bat kendu eta bestea kendu, amorrazioz. Noizbait tirantetan gelditu da. Labana sakelatik atera eta ri-rau!, moztuta eten ditu. Hura lasaitua!

        —Emakume arraioak! Balandra bati bainon apareju gehiago jarri behar diote gisonari!

 

 

ogi-gainekoak: DONOSTIARKERIAK
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak