|
Amabi millen kontra bi milla ta erdi
Anonimoa, 1836
Karlisten leenengo gerrateko bertsoak.
Antonio Zavala. Auspoa, 1992
Milla ta zortzireun ta
oi ta amaseyian,
maiatzeko illaren
bostgarren goizian,
batalla bat genduan
Donosti aldian,
kristinuak gugana
etorri nayian;
goizian ainbat gizon
etzan arratsian.
Orduko egiña gendun
makiñat trintxera,
goizian juanak giñan
gerenak artzera;
onera datorrenak
kontuak atera,
pentsa dezake datorrela
apropos iltzera;
asko etorri zan baño
gutxi juan atzera.
Pezetero ta urbano,
arjelino ta ingles,
gu arrapatutzera
irten ziran ustez;
aurrena zetorrena
jo ta bota auspez,
bigarrengoa berriz
ikaratu ta iges;
gerrako legia dek
gogorrena Juez.
Amabi millen kontra
bi milla ta erdi,
geren parapetuan
firme giñan jarri;
an gelditu ziraden
zenbait kasaka gorri,
ankak oztu zitzaizkan
iru-lau inglesi;
aiek il ziran bañan
gu oraindik bizi.
Kasaka gorrietatik
gutxienaz milla
goizeko seietako
izango zan illa;
trintxeraren aurrera
etortzen zan pilla,
lotan zegolakuan
gure kuadrilla;
nekez arrapatzen dik
tontuak abilla.
Artilleria ere
ezkendun makala,
trabajatzen ziguten
gizonak bezela;
erruz botatzen zuten
granada ta bala,
batzuek anka falta,
bestiak masalla;
kristinuentzat txarra
orduko batalla.
Neronek ere badet
orduko erida,
apuntatu ziraten
oñaren erdira;
nik neria artu ta
bela erretira,
gelditu gabetanik
atzera begira;
ondo kuratzen naute,
sendatzen ari da.
|
|