Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Aiete

Maiatzaren bosteko salidaren gañean

bertso berriak

 

Anonimoa,1836

Karlisten leenengo gerrateko bertsoak.

Antonio Zavala. Auspoa, 1992

 

 

Egun oroigarria

maiatzaren bosta,

Donostian egin da

odolezkoa festa;

asko bazaigu ere

funtzioa kosta,

faziosoak ziran

ingurutik bota.

 

Segovi, Oviedo,

Jaen, Zaragoza,

txapelgorriak eta

tropa ingelesa,

egiñikan barrena

sua eta brasa,

lenbiziko trintxera

arin zuten pasa.

 

Gure kazadorien

konpañi fiela,

peligro guzietan

an zan bereala;

patriarengatikan,

askotan bezela,

ixuri ere zuan

ark bere odola.

 

Beti dakit esaten

garbiro egiak,

ez dira nekatzeko

karlista nagiak;

gaztelu biurturik

aldeko mendiak,

egiñikan zeuzkaten

txit obra aundiak.

 

Azeki, parapeto,

zanja eta foso,

murallak jasorikan

artetsu ta oso,

baterian jarririk

kañoiak eroso,

alde guzietatik

ziguten eraso.

 

Despreziaturikan

bala ta metrallak,

aurrera sartu giñan

nausi ta mutillak;

ez dira irabazten

alako batallak,

izan gabetanikan

eritu ta illak.

 

Donostiar señorak

eta señoritak,

urrikaltsuak eta

txit biotz biguñak,

eriari laguntzen

beren alegiñak

lazkatu gabetanik

dauzkate egiñak.

 

Sei orduren buruan

kontrario gabe,

arkitutzen giñaden

kanpoaren jabe;

bandera galdurikan

larri juan dirade,

gañera artu ziran

iru kañoi ere.

 

Arako ingeles

ume ezerezak

goiz artan garaitzeko

etzeuden errezak;

arturikan eskuan

beren fusil utsak,

ikaratu zinduzten

aien urra utsak.

 

Testigurik onenak

gaur zerok zerate,

alako soldadurik

noski ez dezute;

Españian oraindik

makiña bat urte

aiekin neurtutzeko

pasa bear dute.

 

Ea bada, karlista,

zaude jakiñean,

etzerala soldadu

aiek adiñean;

ez artu ingelesik

zere mingañean,

muñ egingo diezu

oraindik oñean.

 

Bost illabete ziran

erreguz geundela,

konbeni bazan Jaunak

bisita gintzala;

kontsolatzalle on bat

agertutzen zala,

orra non datorkigun

Evans jenerala.

 

O, gure konsuelo

poz ta atsegiña!

O, kapitan aundia,

geiago eziña!

Zu bakarrik ziñaden

egiteko diña,

libratuko bagiñan,

alako azaña.

 

Artu duan ezkero

ainbeste bat neke,

gure erantzuera

ark merezi luke;

nere eskuan gauza

baldin balegoke,

egingo nuke Evans

Aieteko Duke.

 

Onen izen gozoa

geren egunetan

josia egongo da

gure barrenetan;

aztu ere ez dedin

ondorengoetan,

eskribituko degu

brontzezko plantxetan.

 

 

 

mapa: Aiete
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak