Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Ategorrieta

Bertso moduko gauza batzuek

 

Anonimoa, 1869

Karlisten bigarren gerrateko bertsoak.

Antonio Zavala. Auspoa, 1997

 

Bertso moduko gauza batzuek

Donostiako kalean

eman dirate txanponik gabe

aurreko egun batean;

boto biltzeko beltz kantaren bat

ote zan au ekustean

pentsatu nuen, eta ez det asko

utsegin nere ustean.

 

Paper txar orren ipintzallea

izentatzen da Inaziyo

paper orretan ikusten danez,

berak beintzat ala diyo;

apellidutzat berak dio

dubela Egijariyo.

baña ori nor dan dakigunentzat

ez du gezurrak baliyo.

 

Jaun orrek berak esanagatik

deitzen zaiola Inaziyo,

beraren izen egiyazkua

omen da Juan Ilusiyo;

apellidua jatorrizkua

du berriz Gezur-jariyo,

nik aditzera dedanez beintzat

bautismoak ala diyo.

 

Juan Ilusiyo lebitaduna

ezkutatzen da poliki,

nekazaritzat bere burua

pasatu nai luke noski;

Ategorriak, ai bazter onek

gaur itz egiten baleki,

urbano onen azaña aundiak

esango lituzke ederki.

 

Juan Ilusiyo nekazaritzat

pasa nai izanagatik,

ezer gutxitxo aurreratu du

gurekiko orregatik;

sobra dakigu irten ez dala

Donostiako kaletik,

nik orrelako nekazariak

ez nituzke nai aldetik.

 

Oien lana da egun guztian

kafean disputatzea,

eta gizonik paketsuenak

gorrotoan paratzea;

obe litzake alper jende au

ontzi batean sartzea,

eta lanera edo kafera

len baño len bialtzea.

 

Lurpeturikan oien bototik

gure errelijiyua,

ori kendu ta para nai dute

Jaungoikotzat biziyua.

Nola nai degu ez izatea

orrela okasiyua?

Oien dotriñak berekin dakar

gezurra ta sesiyua.

 

Ogeita amabost urte bezela

izango dira beteak,

liberal oiek beren kontura

dauzkatela aginteak;

kendu ta jarri ibilli dira

ministroak ta legeak,

nik esan gabe zer gertatu dan

sobra daki gaur jendeak.

 

Nondikbait ere laguntzen die

San Migelen azpikoak,

arren antzera gaitz egiteko

dira beldur gutxikoak;

jesuitakin eta monjakin

guztiz erru aundikoak,

armadunikan ezpada kontra

arras soldadu pijoak.

 

Esaten digu Gezur-jariok

nai lukeala pakea,

bañan orduan zertarako da

iñori gerra ematea?

Zertarako da besterengatik

asma-alak esatea?

Ori bai dala gauza bat esan

ta beste bat egitea!

 

Apaizan kontra itz egiten du

lotsagarrizko moduan,

or ezagun da argiro asko

zenbat erlijiyo duan;

anbat norbaitek sartu diozka

gauza oriek buruan,

bost orrelako ekusten degu

oraiñ aldian munduan.

 

Esaten digu baserritarrak

egon gaitezela ernai,

arren, apaizak diotenetik

sinistatu gabe zernai.

Zaude ixillik, Gezur-jariyo,

zu ainbat badira non-nai,

zuri ez dizugu sinistatuko,

sazerdote jaunari bai.

 

Euskaldun onak dauzkagu beti

oraindañokuan beintzat

Jaungoikoaren ministro jaunak

errespetoko diñatzat;

oien artian arkitzen bada

gizon argal gaiztoren bat,

zure moduko sujetoetan

badira aietan ainbat.

 

Apaizen kontra gezur aundiak

esandakuan urrena,

Gezur-jariyok aitatzen digu

primizi ta amarrena;

onen gañean esan bear det

nik ere senti dedana:

karga guztiak azkenerako

datoz beti guregana.

 

Len apaizari emanarekin

amarren ta primiziya,

nekazariak egiña zeukan

jaun aiekiko guziya;

baña ipiñi zigutenetik

onetan lege berriya,

aien lekuan sartu zaizkigu

nagusiya ta erriya.

 

Alde batetik badatorkigu

etxeko nagusi jauna,

ta kentzen digu amarrenetan

len tokatzen zitzaiguna;

gañera berriz datorrenean

errepartoko eguna,

erriyak zintzo kobratzen digu

beak botatzen diguna.

 

Bentajatsua izan ez dediñ

maizterrarentzat tratoa,

kentzen digute nai dutenentzat

nagusi jaunak botoa;

errentak eta amarrenak ta

boto gogo gabekoa.

zenbat larrutu bear dezute

nekazari gizajoa?

 

Baserritarrak izanagatik

jakinduri gutxikoak,

ez gerade, ez, Juan Ilusiyo,

zuk uste bezin tontoak;

erlijiyua lengo bakarra,

Don Karlos eta fueroak,

au nai degu ta lagunduko du

au iristen Jaungoikoak.

 

 

 

mapa: Ategorrieta
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak