Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Ategorrieta

Bertsu berriyak
Inaziyo Egi-jariyok jarriak

 

Anonimoa, 1869

Karlisten bigarren gerrateko bertsoak.

Antonio Zavala. Auspoa, 1997

 

Ler egiten dabiltza

apaiz debotoak

baserririk baserri

bildutzen botoak,

 

esanaz, kristau onak

baldin bagerade,

botoak emateko

karlistaren alde.

 

ta kontra ematen

duben kristau txarrak,

seguru dituela

infernuko garrak.

 

Ori diote gauza

ikaragarritzat

ikararik ematen

ez dit neri beintzat.

 

Orlako gezurrakin

tontoak bakarrik

izutuko dituzte,

ez ernai samarrik.

 

Baserriko jendea,

zaude bada ernai,

ez apaizak esanta

sinistatu zernai.

 

Ondo gogoan daukat

joan den gerratea,

zeren ezin liteken

burutik joatea.

 

Orain nola dabiltzan,

oro ordubantxen

apaiz kristau on oiek

ikusi nituben

 

baserririk baserri

zapatak puskatzen,

liberal beltzen kontra

buruak berotzen:

 

Agintzenjartzen bazan

jende liberala,

gure fuero maiteak

galduko zirala.

 

Amaika gizon prestu

irten zan mendira,

bañan etxera berriz

ondo gutxi jira.

 

Amaikak utzi zuen

larrua mendiyan,

eta oroitza tristea

bere familiyan.

 

Noizbait zori onian

bukatu zan gerra,

geroztikan pakean

gu bizitu gera;

 

eta gure fueroak,

Karlos izan gabe,

liberalak maite ta

bizirikan daude.

 

Zertako biar degu,

pakean gaudela,

igaro zan demanda

berritu ostera?

 

Ernai, baserritarrak,

ez izan tontoak,

gerrazale oieri

ukatu botoak.

 

Ni ere zuen gisa

baserritar bat naiz,

soroan izardiya

kentzen detana maiz,

 

nere arto, sagar ta

zekorren artean,

lan egin ta bizi nai

nukena pakean.

 

Apaizak nai badute

ibilli gerretan,

dijoazela berak

mendira tropetan.

 

Liberalaren kontra

daude ernegatzen,

ez errelijiyua

dutelako galtzen,

 

—berak bezelakorik

ezta ortarako—,

baizikan liberalak

nai dituztelako

 

diran apaizetatik

erdiyak gutxitu,

edo baten errentak

birentzat partitu.

 

Duan entierruak,

duan bataiuak,

illak duan graziya

orobat jaiuak.

 

Adiskideak, orla

izango ez degu guk

gure Jaungoikoaren

graziya diru-truk.

 

Errelijiyo-kontu

ez dabill apaizik,

ez dabiltza jaun oiek

txanpon-kontu baizik.

 

Argatik ikusten da

orrelako pilla

karlistaren aldeko

botoaren billa;

 

zergatikan karlistak

eskeñi dizkaten,

baldiñ aiek badira

agintean jartzen,

 

emango dizkatela

naiko irabaziyak,

amarrenak ere bai

eta primiziyak.

 

Gañera egongo dala

apaizaren esku

alkate zeiñ ipiñi

ta zeiñ diputadu,

 

berak izan ditezen

kontrariyo gabe,

erriyaren buru ta

gizonaren jabe.

 

 

 

mapa: Ategorrieta
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak