Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Igeldo gaiak: Bertsolaritza

Kantabriako itsas-gizonai oroipen bat

 

Fermin Imaz

1912

 

Nere biyotz gaixua

eskaka ari zat,

bertso bi ipintzeko

baldin baderitzat,

Abuztuen amabiyan

sortu zan ekaitzak

egin dizkigu oso

deskalabru gaitzak,

makina bat pertsona

ondatu du beintzat.

 

Penak esplikatzera

orain naiz abian,

motibua dan gisan

mintzatu nadian,

mila bederatzireun

eta amabian,

gainera Abuztuko

ilaren erdian,

desgrazi au pasa da

kosta Kantabriyan.

 

Kulpa gabeko franko

badu eramana,

bakoitzai errezatu

Aita-gure bana,

ain da negargarria

egin digun lana,

anparo gabe utzi

ainbeste aur ta ama,

sinisten ere gaitz da

aurten pasa dana.

 

Abuztuko ilaren

amairugarrena,

guretzat argitu dan

egunik txarrena,

izan zagun kupira

denak alkarrena,

gogoratu utsarekin

lertzen zait barrena,

au da paraderua

Kantabritarrena.

 

Eun da amaseikua

Bermeo bakarra,

aurten ez dute izan

suerte ederra,

erri txiki batentzat

ai ori negarra,

aurrak aita falta du

ta amak senarra,

badaukate anparo

on baten bearra.

 

Itsasoa zitzaigun

asarretzen asi,

bendabal aldetik zan

aizia nagusi,

nork bere puestuari

ezin zion eutsi,

danak zatitu ditu,

inor ez du utzi,

Gipuzkuan bertatik

ez da falta gutxi.

 

Eun da berrogei ta iru

omen dira danak,

arrantzalietatik

ondatu diranak,

gure Jaungoikuari

kontua emanak,

guk egin bear degu,

bizirik geranak,

aietzaz erregutu

biotza duanak.

 

«Aita San Inaziyo»

belako barkua,

amairu gizonekin

urpian sartua,

beraren imajina

an zuen santua,

Habanako partian

dago kostatua,

tenpestade gaixtuak

jo ta puskatua.

 

Egur biren gainian

gizon bat jarria,

ai, zer ote zan aren

orduko larria!

lagunak bera jun ta

estadu urria,

ez da Donostiara

errez etorria,

ikusi du birian

ixtilu gorria.

 

Seinale ibili dala

arraixku aundietan,

arrai txarra besterik

ez dan tokietan,

ilaren amabostan

goizeko seietan

baporiak artu zun

beraren deietan,

naikua sufritu du

paraje oietan.

 

Izena Daniel du

nombria Eskurtza,

jenio bizikua,

espiritu utsa,

ta baliatu zayo

Jaunaren laguntza,

oso maltratatua

sartu zan onuntza,

berriz egon liteke

juan gabe aruntza.

 

Inork galdetzen badu:

gauz ori nola da?

nik erantzungo diot:

egiyaz onla da,

inor dudan badago,

betor eskolara,

anuntziatu zuen

orduko bolara,

graziak mila bider,

Aita Orkolaga.

 

Ai gure biotzeko

Aita Orkolaga,

beraren eskutikan

ez gaitzala laga,

orain bezela zaitu

eguna ta gaba,

berriz itsaso ortan

ez gaitezen traba,

bedorren talentua

gauza biarra da.

 

Jainkoa portatzen da

danentzat ondradu,

gaiztuarentzat igual,

ain biotz ona du,

emanaz irabazten

degun ainbat gradu,

itsaso sagradua

ur guzien huru,

ark ere gurutzia

errespetatu du.

 

Jesus maitiak eman

dezala argia,

oraingo holara ontan

hadago premia,

eskualdunen artian

au da pikardia,

Bermeotik galdu da

jendien erdia,

lutoz jantzia dago

kosta Kantabria.

 

Ango itsas-kolpiak

ta urro-borroiak

tragatu nai zituen

mendi ta erriak,

pasa dira desgrazi

ikaragarriak,

orra amasei bertso

oraingo berriak,

Fermin Imazek eta

Txirritak jarriak.

 

 

mapa: Igeldo gaiak: Bertsolaritza
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak