Sartuko ote gera?
Funtzio handi bat eman behar zuten, eta bazetorren jendea trumilka Bilintx atezain zeukan Antzoki Zaharrera.
Heldu dira gazte batzuk presaka eta urduri, sarrerarik gabe.
Sartuko ote gera?
Bilintxek, maltzur, bazterretik:
Bai, urte askoan bizi bazerate!