Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Zentroa gaiak: Kazetaritza

H bai H ez

 

Nemesio Etxaniz

Zeruko Argia, 1968-09-22

 

        Euskal aizeak arrotzen asi dira Euskaltzaindiaren urteburu onetan. Aurten betetzen baitira 50 urte Euskaltzaindia sortu zenetik. An giñen aste aretan Oñatiko kaletan. Aste zaragarria izan zen benetan guretzat. Etzen pausa makala eman arduan euskal bidean.

        Eta aurten, 50 urte oien buruan, beste pauso aundi bat eman nai genduke gure izkuntzaren alde. Euskera idatziaren batasun bidea urratu nai litzake, alegia.

        Asmoa ezin obea da, baiña bide ori nala zabaldu. Iñork eztu oraindik garbi adierazi. Nalanai, erabakiak «argibide» bezela eman bearko dira ta gero, «itxoin lasai». Idazleak (geienak, ez talde batek bakarrik) erakutsiko dute bakoitzean onartzen ala zapuzten duten euskaltzaiñen urra-bidea.

        Erabaki oien artean, H zorionekoa darabilgu euskaltzalean artean; eta esan bearra dago nola artu diren orri buruzko erabakiak.

        Gure artean Txillardegi, San Martin eta Jakin aldizkariko taldea izan da batez ere, Hren alde atera dena. Talde ori gazte taldea da ta euskal kezka duen taldea gaiñera. Fubalak burua jan dien gazteen artean, euskal kezkak betetako talde gazte au, goragarri da guretzat.

        Baiña gazteak berekin dakar gauzak azkarregi erabaki nai bizia ta askoren ustez presa geiegi artu dute kontu ontan. Baionan izan zirenak eta gero Ermuan izanak, oso gutxi izan dira. Iñork Hren kontra itzegin badu batzar oietan, talde gazteak berea bakarrik izan du kontuan, eta besterik gabe Hren alde erabaki dela esan digute billera oietan. Onela artu dira gai ontan erabakiak. Berak aurrez pentsatua, ala erabaki dela-ta aurrera eraman dute beren aldeko iritzia.

        Gu bezela, beste asko ezin joan izan dira billera oietara, ta onela oso gutxiren iritzia entzun da bilgune oietan. Hren alde ta kontra zenbat idazle diren jakiteko, ikusi besterik eztago, Zeruko Argian eta beste euskal-paperetan zenbatek Hrekin eta zenbatek Hrik gabe idazten duten.

        Eta ortan ari den Batzordeak izan du gertaera ernagarria. Kontu orretan maixutzat berek artu duten batek, (Bidasoaz bestaldekoa bera), garbi asko esan die, berak gure lekuan ez lukela Hrik sartuko euskera batuan. Ori, euskal baratzean naastea ta oztopo gertatuko litzakela, alegia.

        H zaleak ematen dizkiguten arrazoiak, aulak arkitzen ditugu. Kontu asko esan diteke ortan. Luzeegi ez egitearren, eztugu emen guzia aitatu nai. Esan dezagun, ala ere, zerbait. Norbaitek esana du: gazteak alde ortara jarriak daudela ta azkenera berak nai dutena egingo dutela. Orregatik, ontan gazteei amor ematea ez ote litzaken obe.

        Guk eztugu ala uste. Izan ere:

        Euskeraren kaltean ezer ez dute balio, ez gateen, ez zaarren laiñeza ta setak.

        Gazte zazpiki oiek, erdal giroan aziak dira geienak eta euskera egosi gabe dute orregatik. Ortik datorkie, eskaldunoi emendik letorkigun kalteaz ez konturatzea.

        Hren aldekoak baiño askoz geiago gara Hren kontrakoak. Beraz, gauzak aldatzen eztiren bitartean, demokraziak eskatzen duenez, geienetan botoa nagusi ta jabe gelditzen da.

        Ataka auetako bakoitzak jardun luzea eskatzen du; baiña gaurkoz laburtu dezagun, aspergarri egin gaitezen baiño leen.

        Gaurko gazteak, biarko zaarrak ditugu. Ondoren datozkien gazteagoek, ez ote die gaurko gazteei, auek guri egin nai digutena bera egingo ta gaurko erabakia ariñegi aldatu nai izango?

        Gu, beintzat, oso bildur gara, H ta beste arazoetan, gure erri alper onek jaso ezin duen lanen bat eskatuko ote diguten gazte ameslariak.

        Bitartean, gure Iparraldeko anaiek jarrai bezate lasai beren Hrekin. Guri oso gauza bitxia iristen zaigu H ori, beste euskalgi batzuetako beste zenbait kontu bezela.

        Ta au ez aaztu: H ori beste bereizkuntzarik ezpagendu, euskeraren batasuna, H gora-bera, egiña litzake.

 

 

 

 

mapa: Zentroa gaiak: Kazetaritza
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak