Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Igeldo kronologia: 1930-06-06

Arraunketa

 

Loidi'tar Paben

Eusko Olerkiak, 1930

 

Aundi ta txiki itxas-ontzi asko

Donostiyaruntz goizetik

Eten gabeko sarda luzean

Legunki datoz nunaitik...

 

Gizonez dana josia dago

Itxaso eta mendia...

Arraunketako eguna bait da,

Donostian jai aundia.

 

Mutil bikañak arraun banakin

Zarra nagusi dutela

Asierako urduri daude

Egon eziñik bezela.

 

Erteerako zunpetekoa

Noizbait aidean entzunda,

Lau treñeruko talde bizia

Bat-batean erteten da.

 

¡Mutillak,

        ¡Ekin!

¡Batera!

        ¡Berdin!

¡Arraunak

        Arin!

¡Ori dek,

        Txomin!

¡¡Etzegok

        Bezin

Onik gu

        Bezin

Eguzki

        Azpin!!

 

(...)

 

 

mapa: Igeldo kronologia: 1930-06-06
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak