Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
kronologia: 1875

Adi nazazu, Luchi

 

Serafin Baroja

Gaci-guezac, 1875

 

Adi nazazu, Luchi,

Baña ez aserretu:

Lau gora-bera,

¿Cembat noviyo dituzu?

Guchiyenaz berroguei,

Ez zazula ucatu.

Begui polit oyequin,

¿Cein ez zuc babatu?

 

Igandian echetic

Ciñanian irten

Mutill bishar gorri bat

Zeramazun quirten.

Enzun zenuen guero

Mesa San Vicenten,

Eta bic, baten partes,

Seguitu cizuten.

 

Josteco lagun bati

Besoa emanez

Alferez bat ondotic

Biyak eramanez

Mercatuco plazatic

Cijoasten farrez:

Ez guebiltzan aserre

An icusten zanez.

 

Bascalaurreco mesa

Bucatu zanian

Ur bedeincatu ondotic

Pasa ciñanian

Zure escu polita

Busti biarrian

Nor baitec dizu epeldu

An gende tartian.

 

Ez ziñan ez irichi

Bacarric echera

Batec lagundu dizu

Echeco calera

Beste batequin guero

Joan cera atera

Eta ez dezu iñor gabe

Igo escalera.

 

Empliatu batequin

Leyotic leyora

Ari bat ibilliyaz

Bera eta gora

Paper bushtan bat dezu

Eraman colcora

Bigaldubaz aritic

Beste bat ausora.

 

Artzaldian icusi

Zaitut Zurriyolan

Iñoiz ez det ain claro

Esagutu nola an

Cembat enamoratu

Dituzun cayolan

Enituben contatu...

¡Contatu! ¡Naico lan!

 

Arratsian... —Asqui da—

Esan ciran ese

Luchic begiratubaz

Nay ta nayez triste

«Ascoren maitasunac

Ez nau iñoiz bete

Nic maite det bat eta

Berac ez nau maite».

 

 

 

kronologia: 1875
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak