Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
kronologia: 1864-08-15

Norteko trenbideari

aste ontan txirritak jarriyak

 

Txirrita

1931

 

Naparruatik ardo-karraio

itzai asko zan ikusi,

prankok bazauzkan iri koskorrak

beren kollare ta guzi;

zurezko ardatzak lumerarekiñ

al zan maizena iyurtzi;

denbora artan Pantorrill zuten

karreteruen nagusi.

 

Garai artako itzai koskorrak

ongi zebiltzan lanian,

Gipuzkuan da Bizkai aldian

da Euskalerri danian,

gorputzak bapo gobernatuaz

eranian da janian;

akabo oien jornal-biria

trena etorri zanian.

 

Aditu zituztenian trenen

txistua eta marruak,

geientxuenak saldu zituzten

iriyak eta karruak,

esanaz: «Orrek jetxiko dizkik

goi oitan diran arduak».

Garai artako aien abarkak

ziran basurde-larruak.

 

Milla zortzireun irurogei ta

zazpigarrengo urtian,

lenengo trena ikusi nuen

Españiako partian,

bire pixka bat bistan pasa ta

iñoiz sartua lurpian;

perra berriyak erantxi dizte

andikan orañ artian.

 

Modu orretan jarri zuenak

Norteko ferrokarrilla,

jakinduriya aundiya zuen,

entendimentu abilla;

gizonik eziñ asi liteke

zaldi obiaren billa:

goizian irten Irundik eta

illuntzerako Madrilla.

 

Danak alkarri lagun zaiogun

illundu gabe kopetik,

indar aundiyan dijualare

gelditutzen da kolpetik;

iñor ezertaz biartzen bada

Donostiyara Madritik,

izugarrizko adelantua

jarriya dago Nortetik.

 

Linea orrek badauka zenbait

tunel, zubi ta erriyo,

bi birerekiñ ipiñi dute

sekulan baño berriyo,

eletrikako indarra eta

oinbeste guardarrayo;

gau eta egun gelditu gabe

beti zerbaiten karrayo.

 

Trenera lasai balijuake

egiñagatik zartzera,

iyo-biriak ederrak dauzka,

kotxian aixa sartze'a;

amar legua bire pasa ta

ordu beteko etxera,

lengo segunda beziñ ederra

dago oraingo terzera.

 

Eseri-alki ederrak eta

beste gauza bat on-ona:

ezertarako biartzen bada

kotxe bakoitzak komona;

lenguan antxen ikusi nuen

larogei urteko amona,

frantzes euskaldun buru-zuri bat

Bentaberriko Moñoña.

 

Karbonerarik ez dute biar,

fogonerorik ain gutxi;

or biar dana: begiyak ernai

eta llabiari eutsi;

abiyatzian iriki eta

allegatutzian itxi,

gau eta egun gelditu gabe

dabill txistu ta irrintzi.

 

Gizon abilla zan eletrika

sortu zuben maisu ori,

piska-piska bat arrek graduak

bajatu zizkan subari;

orañ indarra leku askotan

kendutzen zaio urari,

garai batian merke zan baĜo

gaur baliyo du ugari.

 

Onla esanaz ur irakiñak

egiten zuen negarra:

«Prezisua al da beti kalderan

kiskaltzen egon biarra?

Ez daukat beste alimenturik

suba, kia ta txingarra;

ongi miatzen baldin banazu

otzian badet indarra».

 

Berari beira jarri zitzaion

zabaldurikan besuak,

arrazoi ori ontzat artu du

eletrikako maisuak:

«Badakit zure gau ta egunak

dirala lastimosuak,

ori egiya esan badezu

itzaliko dia suak».

 

Nere munduko jakinduriya

izan da oso azala,

Jangoikuari eskatzen diyot

arren argitu nazala;

garai batian ez genekiyen

eletrikarik bazala,

orañ ur otzak dabillki trena

len irakiñak bezela.

 

 

kronologia: 1864-08-15
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak