Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
kronologia: 1838-11-27

Chapelchuri euscaldun ernegatu baten

ay, ay, ay cantac

 

Bizente Etxagarai

1838

 

Amabi bertso berri

ona, euscaldunac,

aditu nere miñac,

gaitz eritasunac:

ay, ay, ay icasi

nola naicen bici.

 

Carlos jaunaren alde

artu nuben arma,

negarretan utziric

aita eta ama:

ay, ay, ay gaishoac

nere gurasoac.

 

Laster berritu ciran

echeco malcoac

aditu utsarequin

jende fedecoac:

ai, ai, ai citalac

eta gizacharrac.

 

Fedea da beltzaren

odol egarria,

ondamen, suba, garra

ta lapurreria:

ay, ay, ay liquitsac

leoy catamotzac.

 

Escu batean dute

Cristo gurutzean,

odola dariola

ezpata bestean:

ay, ay, ay biyetan

beti odoletan.

 

Churi ta beltzic bague

leneco leguean

guztioc bici guiñan

gloriyan paquean:

ay, ay, ay ez ala

gaurco egunean.

 

Ez daquit certaraco

gabiltzan onela

españolac ishurtzen

elcarren odola:

ay, ay, ay cer pena

eta ichumena!

 

Cer eguiteco degu

Carlosen gaucetan,

soldadu ibiltzeco

bere banderetan:

ay, ay, ay, nequetan

gau ta egunetan.

 

Aberatsaren contra

pobrearen guerra,

dembora guztietan

izan da oquerra:

ay, ay, ay cer charra

dan damu-negarra!

 

Erreguec diru guchi,

jendea ez asco,

guztia escas dauca

guerra eguiteco:

ay, ay, ay gazteac,

eguin dic gureac.

 

Carlosec, eguin arren

bere aleguiña,

eciñ garai lezaque

iñoiz erreguiña:

ay, ay, ay churiac

cer barrengo miña!

 

Acabatzera noa,

aguindu det eta,

orain amabirequin

gaurco bertsoqueta:

ay, ay, ay barcatu

nere jarduqueta.

 

 

kronologia: 1838-11-27
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak