Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
kronologia: 1836-05-05

Donostiaco Cuartel Generalian

Agimpen edo orden generala

 

Lacy Evans

Mayatzaren 25 eta urtez 1836

 

        Araco ill onen besteco egun oroigarri arzaz bi edo iruz lendanic, mendi gende fede gardatzalle esaten diran oriec, etsiric ya biarco zituztela utzi S. Francisco eta Antiguaco conventu ederrac, sutu eta erre citusten, errespeto gabe Jangoicoaren eta bere servizalleen eche santubai.

        [...]

        Argatic Generalac Oficiale cernai gradutacoac, eta soldadu español eta inguelesac eguiten ditu corresponsable guerraco legue eta castiguric gogorrenaquin, eguiten, edo consentitzen badute calteric dan chiquiena persona, eche eta bazterretan; contrara, beardute eguin aleguiñ eta laguntza guztia menditar etsayoc sutu ditzatezquen echeac itzaltzeco, eta calte genero guztiac eragozteco. Echeac, eta echetaco bizi gauzac bear dute beguiratu errespeto sagradubarequin.

        [...]

        Aguinbide, edo ordena au iracurrico zaye tropa español eta inguelesai, eta Generalac uzten du españolen partetic cumplierazteco cuidadoa bere adisquide gozo brigadier Jáuregui provincia onetaco Comandante generalaren cargura, ceñaren ontasun eta bioz biguña dauscaten ondo ezagutuac provincia noble onetaco bere erritarrac.

 

 

kronologia: 1836-05-05
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak