Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
kronologia: 1817-09-16

Donostiaco

Plaza Berrico

metarriyen asierari

 

Bizente Etxagarai

1817

 

    Zortzicoa

 

Egun consolagarri

zorionecoa,

amaseigarreneco

Agorrillecoa:

neurritu dana Plaza

Donostiyacoa,

aztu bear dubena

len erretacoa.

 

Atzo goiz beranduban

Donostico erriyan

ecusgarriric asco

zan plaza berriyan:

alquiyac ipiñiric

inguru guztiyan,

aguintariyac ceuden

jarriric erdiyan.

 

An ciran cabildo ta

Erregue guizonac,

an ciran gure junta

obretaco jaunac,

echeguille nagusi

aguintariyenac,

ezpata-dantzari ta

soñuric onenac.

 

Edertasun andi bat

goiceco amaiquetan

cegoan jendezcoa

lecu guztiyetan:

Plazan eta caleco

eche berriyetan,

arri pilla, leyo zar,

pareta gañetan.

 

Arri urdiñ biribill

lenbicicoetan

atzo sartu dirade

Plaza-cantoyetan

paper eta dirubac

frasco ederretan,

noizbait jaquin dediyen

ondorengoetan.

 

Ecarrico dirade

bereala arriyac,

eguiteco bertatic

pillare berriyac:

guztiz izango dira

sendo ta egoquiyac,

orpoetan urdiñac,

gañean zuriyac.

 

Guero asico dira

eguiten echeac,

oguei ta bosteraño

posible ez obeac:

berdintasunarequin

banaita gabeac

artuco dituztenac

Plazan iru aldeac.

 

Concejuco echeac

beteco du urrena

gure plaza berrico

alde laugarrena:

cimenduac sendoqui

eguiñic aurrena,

izango da errico

lanic ederrena.

 

 

    Euscarichoa

 

Oroipena gaur zuri

gure Donostiya,

utzirican alde bat

naigabe guztiya:

zuri gaur oroipena,

zuri, gure erriya,

canta ta dantzatubaz

zortzico berriya.

 

 

kronologia: 1817-09-16
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak