|
Sitio, asalto, saqueo e incendio
de la plaza de San Sebastián
por las tropas aliadas angloportuguesas
Bizente Etxagarai
1813
Nere Donostico
erritar maiteac,
canta dezagun gogoz
gure naigabeac,
mundubac jaquin dezan
cer zaigun guertatu
ta nolaco estaduban
gueraden guelditu.
Bost urte igaro ondoan
penaz beterican
frantzesa guregandic
eciñ botarican,
atzeneco paguba
ezta izan gaiztoa,
iñorc munduban aitu
ez becelacoa.
Dichoso izan uste
guenduben orduban,
orricari guelditu
guerade munduban.
Etsayac juban eta
aliyatubaquin
arquitzen guera guztiz
pagu onarequin.
Gure euscaldun errico
soldadu nobleac
asiyeran guinducen
sitiyadoreac.
Gazteluba nai zuben
ichaso aldetic
artu, eta frantzesa
cojitu atzetic.
Jende eta denbora
gutxi galdurican
libre guelditzen guiñan
etsayetatican.
Baña nola Inglesa
degun jaun ta jabe,
laster utzi guinduben
españolic gabe.
Iru oguei milla bala,
bonba eta granada
erriyan sartu dala
duda gabea da.
Eztu iñorc munduban
inglesa aboan
plaza fuertiagoric
izango gogoan.
Bazterrez ta itxasoz
illabete biyan
beren ustez egondu
dirade guardiyan.
Amar bat milla guizon,
gañera ontzi asco,
frantzes chaluparican
ez igarotzeco.
Santa Claraco isla
zutenian artu,
etzuten uste iñor
citeguian sartu.
Baña nola ceguan
frantzesa contuban,
gau faltatu gabe
sartzen zan portuban.
Ingueles Portuguesac
arturic erriya
biyac eguin digute
cenbait picardiya.
Biolatu eta ill,
saquiatu guztiya,
eta guero ondoren
erre Donostiya.
Bost milla alimali
edo zagui erari
Donostiya costatu
zayo inguelesari.
Aguardientaz beteric
nagusi-morroyac,
egunaz eta gabaz
guztiyac ordiyac.
Mozcorrac daude beti
burubac galduric,
eta icusten ez dute
iñon peligroric.
Fusilla aguardintaz
carga baliteque,
bala gustoz aboan
artuco luteque.
Donostiar tristeac
cer eguingo degu!
Nola negu gogorra
igaroco degu!
Ez erri eta ez eche
ezta ere erroparic,
jatecoa garesti
ta ez izan diruric.
|
|