Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Mapa
 
Mapa
AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA

Igeldo

 

        Herriko plazan, elizaren ondoan dagoen oroitarri dotore batek bestela badio ere, Igeldo ez zen inoiz izan, historiagileek diotenez, guztiz independientea izan. Baina egia da independiente samarra izan zela noizbait, edo gaur dena baino autonomoagoa behintzat. Alkatea zeukan, Donostiaren menpeko alkatea zen arren. Baina 1863an Donostiako egin zen. Onurak etorri zaizkio lotura honetatik, eta kalteak ere.

        Kalteen artean, donostiar koxkeroen trufa, esaldi proberbial gisan:

        «Ez daude asto guztiak Igeldon!»

         Halaxe esaten zen Igeldo ez beste bazter guztietan inoren ergelkeria edo kaikukeria nabarmen adierazteko.

        Zergatik ote ziren igeldotarrak astoak, eta ez igelak? Ezagutzen ote dute igeldotarra donostiarrek? Zer ote da Igeldo donostiarrentzat? Jatetxe batzuk? Kanpin bat? Funikularrez iristen den jolastoki bat?

        Elizako sarreran beste oroitarri bat dago bertako parroko eta euskararen idazle eta langile xume izan zen Fabian Loidiren omenez.

        Frontoiaren ondoan berriz Orkolaga ospetsuaren bustoa dago, bertso baten gainean. Orkolagak zerbitzu handia egin zien marinelei, eguraldiaren berri emanez eta galernak iragarriz. Alabaina, erreginak egin behar izan zion bere tresneriaren karitatea. Donostiak ez zuen aintzat hartu Meteorologia.

        Bai, egon da harreman gozorik Donostia eta Igeldoren artean. Kaiatik Txubilorainoko lerro bat, meteorologiaz aurreragoko Mari baten heriotzak tinkotua.

 

Kantabriako itsas-gizonai
Asto demaren bertsoak
Arraunketa
Karlos Santamaria, 40 urtez Igeldoko obserbatorioan

 

Plaza de médico
Aita Orkolaga
Baginen, bagera..

 

AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak