Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Mapa
 
Mapa
AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA

San Martin

 

        Harresiz landako auzo zaharrena zen, ibai, zubi eta hilerri nagusiarekin. Nortasun berezikoa, beraz, gaur egun hiriaren barnean nolabait urtua dagoen auzo hau. Merkatuak gorde du herritxo haren izena eta, merkatu guztiek bezala, baita nortasunaren zati bat ere.

        Easo kalea bertsolarien kalea izan zen urte luzez: bertan jaio zen Donostiak eman duen bertsolaririk handienetako bat, Fermin Imaz, Txirritaren laguna izan zena, haserretu ziren arte. Eta haserrea agertzeko, kale bereko Manuel taberna aukeratu zuen Imazek. Huraxe zuten gerraurrean biltoki jakinetako bat bertsolariek.

        Gainerakoan, auzo serioa da San Martin: Postetxe handia, Koldo Mitxelena kulturunea... eta Auzitegia, orain Atotxara aldatu dutena.

        Behin galdetu omen zion epaileak lekuko euskaldun bati, epaitegi honetan bertan:

        —¿Donde estuvo usted el día de autos?

        Lekuko euskaldunak buruari hazka egin eta honela erantzun zuen:

        —En Lasarte.

        Halako hizkera baitarabilte legelariek, erdaldun askok ere antzera erantzungo zuketen. Erantsi dezagun euskararen ez ezagutzea eta kasu xelebreak aurkituko ditugu, beste zerbait ez esatearren.

        Euskararen auzia zaharra da auzitegietan. Ezagunenetako bat hemen gertatu zen, 1933 urteko otsailean, nahigabeko hilketa bat epaitu zenean. Juradoak, bestela ustean, errudun jo zuen inozentetzat zeukana, batzuek erdaraz ez zekitelako eta beste batzuek ulertu ere ezin zituztelako epaileen galdera bihurriak. Hogeita bat urteko kartzela zigorra hartu zuen epaituak. Orduan juradokoek publikoki eman zuten aditzera beren okerra. Juradoen isilpeko legea hautsi zutela-eta, deitu, epaitu eta kondenatu egin zituzten juradokoak. Baina oraingoan itzultzailea erabiliz. Urte bereko abuztuan, ministro kontseiluak zortzi urtera arindu zuen oker kondenatuaren kartzelaldia.

        Easo kaleko Manuelenean egiten baldin bazuten juntadizoa bertsolariek gerraurrean, frankismoaren azken urteetan Urbieta kaleko Aurrera kafetegia izan zuten biltoki euskaltzaleek eta idazleek.

 

Bertso berriak
Fermin Imaz eta Txirritaren sesioa
Lo que en la Europa culta se hace
El euskera en el Palacio de Justicia
El euskera en los tribunales
Pedro Mari Idiaquez
Fallamos
Gabriel Aresti Aurreran
Atzera
Bakearen irudi

 

Urbieta kalea

 

AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak