Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Afalondokoak
 
Afalondokoak

ZURRIOLA ALDETIK

        Anonimoa, 17??

 

Doinua (MIDI) | Partitura (PDF)

 

        Euskaraz urradura, arrakala, artesi, pitzadura, arraildura... eta baita bretxa ere, aspalditik dago sartua gure hizkuntzan, eta ez bakarrik Donostian eta gipuzkeran, hizkera militarrak zabaldutako brecha edo brèche hori. Gaztelaniak frantsesari kendu zion, eta frantsesak alemanari, brechen aditza dago (hautsi, apurtu) gure artesi historikoaren jatorrian.

        Bretxak harresietan, leku gotortuetan egiten dira. Datu interesgarria, kantuaren noizkoa jakiteko. Bi Bretxa historiko egin zituzten atakatzaileek gure hiriaren harresian, bata 1719an eta bestea 1813an, biak leku berean. Zurriola alde hori, ikusten denez, ez zegoen aski gotortua. Kontu ezaguna da 1813an ingeles-portugaldarrak zirela tropak, eta kantuak «bitorioso atera ez dedin frantsesa» dio, atakatzaileak frantsesak direla alegia. Frantsesek 1719an hautsi zuten harresia, Konkorreneatik jaurti zituzten proiektilekin...

        Kantua ez da 1719an bertan egina izango, baina zaharra dirudi.

        Eta gerora elizako hutsa bihurtuko zen «enkomenda» horrek ere hizkera militarra du azpian, «nork bere aldetikan enkomenda beza» esanez nor bere zereginetan (agindutako zereginetan) saia dadila eskatzen du, hots, ura eta hornidurak ekartzen, babesak eraikitzen...

        Donostia, luzaz, gotorleku militarra izan zen: tropen erretretaren parodia dugu danborrada edo durrundara.

 

Zurriola aldetik hautsi dute bretxa

Ai, egun hartako hango desditxa!

Nork bere aldetikan enkomenda beza,

bitorioso atera ez dedin prantsesa.

 

 

Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak