Elizatikan konbenturaino egin digute galtzada,
azkeneko eguna da eta goazen guztiok dantzara.
Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,
horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.
Kattalin ene maitea!
Zorioneko danbolin soinu ederra gaztearentzat:
mutilarentzat atsegin ona, baina hobea guretzat.
Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,
horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.
Kattalin ene maitea!
Txit poz haundia sentitzen degu gure bihotz barrenean
mutil gazteak jolas onean gurekin dabiltzanean.
Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,
horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.
Kattalin ene maitea!
Plaza Berrian mutil gazteak dantatutzeko gure zai,
zaleturikan gaude gu eta dantzatu gaitian lasai.
Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,
horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.
Kattalin ene maitea!
Euskal Herriko soinu alaiak, irrintzi eta algara
pozkidatzera goazen guztiak salto ta brinko plazara.
Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,
horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.
Kattalin ene maitea!
Zer atsegina jai artsaldean kontzejuko atarian
alkarturikan gabiltzanean guztiak erokerian.
Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin