Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Afalondokoak
 
Afalondokoak

BEHIN BATEAN LOIOLAN / JA-JAI!

        Bilintx, 1868

 

Doinua (MIDI) | Partitura (PDF) | Diskografia

 

        Aurrenetako erromeria zibil edo laikoa dugu Loiolakoa, eta Donostiak eduki duen basa-festa nagusia urteetan. Oinez eta txalupan, gero autoan ere bai... donostiarrek samalda handian hartzen zituzten Urumeako erriberak.

        Xenpelarrek burla egiten zien erremorietan ageri ziren neska apainduei. Bilintxen ikuspuntua guztiz bestelakoa da, bera ere dotore baitoa, kaletarra izaki. Eta berak burla egin ez baina, bera da burlak hartzen dituena: ez da guapoa.

        Xanpelar baino maltzurragoa da Bilintx: ez da samintzen, tristura ageri du, maitale ukatuarena jotzen du...

        Gazterik ondu zituen bertso hauetan dakar gero bertso sentimentaletan hartuko zuen hari luzea.

        Hasperen egiten du eta, horrela, guapoa ez dena errukarri zaigu. Lortu du zer edo zer!

 

Behin batean Loiolan erromeria zan,

hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan,

txoria bainon ere arinago dantzan:

huraxen bai polita, han politik bazan.

 

Arkitu ginanean inor gabe jiran

koloreak gorritu arazi zizkidan;

kontatuko dizutet guztia segidan,

zer esan nion eta nola erantzun zidan.

 

Esan nion, desio senti nuen gisan,

harekin hizketa bat nahi nuela izan;

erantzun zidan ezik atsegin har nezan,

adituko zidala zer nahi nion esan.

 

Dama polita zera, polita guztiz, ai!

bainan halare zaude oraindik ezkongai.

Ezkon gaitezen biok! Esan zadazu bai!

Ni zurekin ezkondu? Ni zurekin? Ja-jai!

 

 

Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak