Xexenak dira
beltx-beltxak dira,
harrapatzen bazaitu
bertan, bertan,
hilko zaitu.
Danbolinaren jirak kalean
daramatzi jendeak airean
txistuaren
'ta atabalen
soinu alaiean.
Herriko biztanle guziak
plazara dirade etorriak,
arratseko
zezeneko
suak ekarriak.
O Donostiko zezen suzkoa
izan zaitez zorionekoa!
Irtena da zezena arkupetik
txingarra dariola atzealdetik
danbadaka
ta jiraka
jendeen tartetik
Zalapart hartan zenbat nahaspil
zenbat karraxi, zer iskanbil
itsumuka
trunbuiluka
jende dena dabil
O, zu, zezen onen autorea
izan zaitez gloriz betea!
Damatxo gazte 'ta galai finak
elkarri adi bat ezin eginak
arkupetan
kiriketan
ai zer ahaleginak!
Zezen suzkoa bada aurrean
iges egin nahirik asmoan
zeren larri
diran jarri
elkarren ondoan
O, zezen pixkor txingar jario
zenbat kontu zure medio!
Su-kurpillak dijoaz hastera
zezen suzkoa igo dute oltzera
argi pilak
su bonbilak
dijoaz airera
Zeinen argi politak dira
maite degunari begira
bat-batetan
begietan
ikusten badira
O, bai, dira, bai txit txingartiak
bihotz suzko baten argiak!
Bejondaizula, zezen suzkoa
donostiarraren inbenzioa
gazteentzat
'ta zaharrentzat
fest gain-gainekoa
Ez bada jendeak nagitu
plazara joan gabe ez gelditu
far asko egin
dantzatu arin
ta asko dibertitu
Zezen suzko eder on degizula
gaur ta beti bejondaizula!