Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Afalondokoak
 
Afalondokoak

BEGIAK PARREZ-PARREZ

        Anonimoa

 

Doinua (MIDI) | Partitura (PDF) | Diskografia

 

        Kantu polit eta jostagarria dugu hauxe: tristuraz hasi eta ironia finez amaitzen da, bihotzeko penak burlairean arinduz: halakoxea da maitale mesprezatuaren mendekua... edo kontsolamendua!

        Harrokeria kritikatzeko erabiltzen duen irudiak, alegia, neskaren «palazioan» euririk ez dela sartzen ateri denean, Andre nobia kantuaren beste hura dakarkigu gogora: palazio bat eginen dugu zekalez edo lastoz... Baina gero, nobia zenarekin muturtutakoan, «zure palazioa lastoz egina da» kantatuko du min hartuak, «ez da inoiz erreko surik ez denean» edo horrelako zerbait... Mendekua... edo inpotentzia!

        Alegia, begiak barrez eta barrena negarrez.

        Kantu honen melodia Quisiera ser alcalde Donostiakoa-ren berdina da.

 

Begiak parrez-parrez

bihotza negarrez

halaxe joaten nintzan, maitea,

zugandik dolorez.

 

Ama zureak neri

parean pasata

ez dit agurrik egin, maitea,

burua jirata.

 

Ama zureak neri

ez agur e'iteko

zer palazio dauka, maitea,

zuri emateko?

 

Palazio eder bat

haitzaren gainean

ez da euririk sartzen, maitea,

ari ez dunean,

ez da haizerik sartzen, maitea,

ez dabilenean.

 

 

Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak